Euskal eta mexikar sinesmen zaharrei buruzko hitzaldiak

Gurutz Garmendia eta Victoria Mendoza. / SUDUPE
Gurutz Garmendia eta Victoria Mendoza. / SUDUPE

Victoria Mendozak eman zuen lehenengo hitzaldia 'Chamanismo Mexicano' izenburupean

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Sustraiak kultur elkarteak antolaturik, hasi dira euskal eta mexikar sinesmen zaharren jardunaldiak.

Mexikoko nahual txamanen leinukoa eta txamanismo erako terapeuta den Victoria Mendozak eman zuen lehenengo hitzaldia 'Chamanismo Mexicano' izenburupean.

Iazko jardunalditan, euskal sinesmen zaharrak landu bazituzten, aurten, bertakoak mexikarrarekin alderatzen ari dira.

«Bazter batzuetan oraindik bizirik darraiten Mexikoko sinismen hauek, oso interesgarriak dira eta geurean izan genuena hobeto ulertzeko balio dezakete. Bi kulturen arteko berdintasun eta desberdintasunak aztertuko dira eta ikuspegi orokorra ateratzen ahalegindu» adierazi zuen Gurutz Garmendia kultur Elkarteko azkoitiarrak.

Bigarren hitzaldia, maiatzak 11koa Mari Carmen Basterretxeak emango du. Antropologoa eta euskal sinesmen zaharretan aditua da eta hitzaldiaren izenburua 'Euskal Herria, kultura matrilineala?'.

Azkenik, eta jardunaldiak buka-tzeko, maiatzak 18ean, ostirala, Héctor Vázquez mexikar sinesmen zaharretan adituak eta Gurutz Garmendia, euskal sinesmen zaharretan adituak, 'Euskal eta Mexikar sinesmen zaharrak' hitzaldia emango dute.

 

Fotos

Vídeos