'Etxeko saltsak' antzezlana taularatuko dute bihar Baztartxon

Sonia zinegotzia, Agirre eta Laskurain aurkezpenean. /  SUDUPE
Sonia zinegotzia, Agirre eta Laskurain aurkezpenean. / SUDUPE

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Bihar 19:30ean, Baztartxon taularatuko den 'Etxeko saltsak' antzezlanaren aurkezpena egin zen atzo goizean Udaletxean. Bertan izan ziren Mikel Laskurain aktorea eta Txalo etxeko Xabier Agirre. Duela urte eta erdi Donostian estreinatu zen korapilozko komedian, bi bikoteren arteko 'saltsak' modu umoretsuan antzezten dira. «Komedia oso entretenigarria da, barre egitekoa. Situazioa, gero eta korapilatsuago doa eta aldez aurretik, publikoak badaki zer gertatzen den bi bikoteen artean» adierazi zuten atzo eginiko aurkezpenean. Hamaika emanaldi egin dituzte dagoeneko, euskara eta erdaraz eta «jendeak oso ondo pasatzen du, erantzun ona jaso-tzen dugu publikoengandik eta eszenografia ere ikusgarria da» azpimarratu zuten.

 

Fotos

Vídeos