
Azkoitia
'Eta gertatuko balitz, zer?' da Film Laburren Lehiaketarako aukeratutako aurtengo gaiaSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
'Eta gertatuko balitz, zer?' da Film Laburren Lehiaketarako aukeratutako aurtengo gaiaAndramari jaietako Film Laburren Lehiaketak ikusmina pizten du, eta festetan plaza bete jende erakartzen du, herriko taldeek egindako laburmetraiez gozatu nahian. Egitasmoa garatzeko, Udalak eta aurreko edizioetako partaideek bilera egin dute berriki eta, besteak beste, aurtengo lehiaketarako gaia ere adostu zen. 'Eta gertatuko balitz, zer?' izango da gaia, eta galdera horrek bakoitzari iradokitzen dionaren bueltan ibili beharko du filmak. Sormenari ahalik eta oztopo gutxien jartzeko asmoz, ahalik eta gairik irekiena jarri da.
Gaiaz harago, aurreko urteetako partaideekin egindako bileran, Udalak laguntzeko prestutasuna agertu zuen. Udalarentzat ekimen «oso polita da eta eustea merezi duena, baina ezinbestekoa da parte-hartzea». Horregatik, aurten, Udalak laguntza teknikoa eta baliabideak eskainiko dizkie filma aurkeztu nahi duten taldeei, lana errazteko xedez.
Izan ere, borondateaz gain, film labur bat ekoizteak ezagutza eskatzen du, eta aurreko urteetan ez bezala, Udalak ezagutza horretan laguntzeko bideak jarriko ditu, batetik, zalantzak argitzeko (edizio softwareak, beharrezko baliabideak) eta bestetik, baliabide teknikoak lortzen laguntzeko.
Halaber, pare bat eguneko ikastaro txiki bat antolatzeko aukera legoke gutxieneko interesdun kopurua balego. Ikastaro horretan, egun baten grabaketa eta beste batean, edizio prozesua landuko litzateke.
Erabakiaren arrazoi nagusia da parte-hartzea sustatzea. Izan ere, egitasmoari eusteko gutxienez lau film labur aurkeztu beharko dira lehiaketara.
Hori horrela, lehiaketa aurrera eraman ahal izateko gutxieneko film kopurua bermatzeko, izen-emate epea ireki da. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 9ra arte eman ahalko dute izena udaleko Kultura sailean, kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita edo 943 85 71 70 telefono zenbakira deituta. Filmak aurkezteko azken eguna abuztuaren 11 izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.