
Azkoitia
'Estela eta Merlin' ikuskizuna aurkeztuko du Imakinario konpainiak bihar BaztartxonSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
'Estela eta Merlin' ikuskizuna aurkeztuko du Imakinario konpainiak bihar BaztartxonS. U.
azkoitia.
Viernes, 14 de marzo 2025, 20:08
'Estela eta Merlin' ikuskizuna aurkeztuko du bihar igandearekin Imakinario konpainiak Baztartxo Antzokian. Familia osoari zuzenduta, antzerkia, txotxongiloak eta animaziozko zinema uztartuko ditu emanaldiak. Hitzordua 17:00etan izango da. Sarrerak eskuragarri daude www.entradium.com atarian, 5 euroren truke (3 euro ikuspen murriztua duten eserlekuetan).
«Estela eta Merlin, ikaslea eta magoa dira. Biak astroak eta gaua zaintzeaz arduratzen dira. Bat batean, egun batean, izarrek ezkutaketan jolastea erabaki zuten eta guztia hankaz gora jarri zuten. Hala, Estelak eta Merlinek hori guztia konpondu beharko dute. Gainera, garrantzi handia duen zeregina da. Arazoa konpontzea lortuz gero, Estela azkenean Mago Eskarlata bihurtu ahal izango delako eta denbora asko darama hori lortu nahian. Estela eta Merlin magoak bidaia itzela hasi ahal izango dute izarrak bilatzeko. Hala, bidean gurekin partekatuko dituzten hainbat abentura bizi ahal izango dituzte», aurreratzen du obraren sinopsiak.
Historia irudimenaren eta mugak gainditzeren ahalmenari buruzkoa da eta hainbat hizkera artistikoen bitartez kontatzen da. Familia osoarentzako antzerkia, txotxongiloak eta animaziozko zinema da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.