Establezimenduetan euskararen presentzia areagotzeko laguntzak

Eskaerak euskara sailean aurkeztu beharko dira eta horretarako azken eguna urriaren 31 da

J.S. AZKOITIA.

Aurreko urteetan bezala, Udalaren euskara zerbitzuak laguntza ekonomikoak eta teknikoak bideratuko ditu euskararen presentzia areagotu nahi duten establezimenduentzat. Eskaerak euskara sailean aurkeztu beharko dira eta horretarako azken eguna urriaren 31 da.

Merkatariek laguntzak jaso ditzakete, besteak beste, webgunea, programa informatikoak edota publizitatea euskaraz egiteagatik.

Halaber, diruz lagunduko da kanpoko errotuluak eta materiala, hala nola, poltsak, kartazalak, bisita txartelak, albaranak, fakturak, e.a. euskaratzea.

Kopuruei dagokienez

Kopuruei dagokienez, web osoa euskaraz egiteagatik edota publizitatea euskaraz egiteagatik, kasu bakoitzean kostuaren %60 lagunduko da diruz, gehienez 600 euroko laguntza jasoko duelarik establezimenduak.

Kanpoko errotuluak eta materiala euskaratzeagatik gehienez laguntza 360 eurokoa da, kostuaren %50a lehenengo kasuan eta %60a bigarrenean. Horretaz gain, lanean erabiliko diren testu laburrak i-tzultzeko edo euskaraz idatzita baldin badaude, zuzentzeko laguntza eska daiteke Udaleko euskara zerbitzuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos