Esne Beltza eta Amak taldeen kontzertua Baztartxon 19:00etan
J.S.
Larunbata, 12 martxoa 2022, 00:11
Gaur Esne Beltza eta Amak musika taldeae kontzertua eskainiko dute Baztartxon 19:00etan. Esne Beltza eta Amak taldeak 13 lagunek osatzen dituzte. Beti plazaz plaza ibili izan da Esne Beltza eta pandemia garaian taldekideei egokitzea tokatu zitzaien. «Kantuak aldatu egin genituen eta reggae estilora moldatu, areto itxietan kontzertuak eman ahal izateko. Amakek koruak egiten ditu. Amak taldeari diskoa neuk grabatu diet eta hortik atera zen ideia, batez ere, formatu akustikoa nahi genuelako», dio Esne Beltza musika taldeko Xabi Solanok.
Kontzertuan Esne Beltzaken abestiak izango dira gehienak baina Amaken bi kantu ere joko dituzte. Elkarrekin zortzi bat kontzertu eman dituzte, baina ez du jarraipenik izango. «Pandemia garairako pentsatu genuen zerbait da. Azkoitikoa eta beste kontzertu bat dugu Amakekin, baina laister amaituko dugu, zeren Esne Beltza disko berria prestatzen ari da, eta oso gogotsu gainera», dio Solanok.
Sarrerak, www.azkoitia.eus/agenda loturan edo www.entradium.com atarian eskura daitezke. Gaur leihatilan ere erosi ahalko dira.