Borrar
Aurreko urteko kabalkadaren une bat. AZKOITIKO UDALA
Errege Magoak arratsaldean iritsiko dira Santa Klaratik

Azkoitia

Errege Magoak arratsaldean iritsiko dira Santa Klaratik

Zaldiz zeharkatuko dituzte kaleak haurrei goxokiak emateko, etxez etxe opariak banatzen hasi aurretik. Guztira, 150 lagunetik gora aterako dira kabalkadan

S.U.

Azkoitita

Sábado, 4 de enero 2025, 20:14

Igande honetan, Errege bezperan, kabalkada 19:30ean aterako da Santa Klaratik. Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek zaldiz zeharkatuko dituzte kaleak haurrei goxokiak emateko, etxez etxe opariak banatzen hasi aurretik. Guztira, 150 lagunetik gora aterako dira kabalkadan. Kabalkadak, Santa Klaratik abiatu eta ohiko ibilbidea egingo du.

Errege Magoak Santa Klaratik Plazaberrira helduko dira lehenik, eta Plaza Nagusira ondoren. Bertan Herodesen Jauregia egongo da. Hiru erregeak udaletxeko balkoira igoko dira Azkoitiko haurrak agurtzeko, eta jarraian, Kale Nagusitik barrena, oinez, parroki atarira iritsiko dira Errege Magoak, Ama Birjina gurtzera.

Aurretik, erregeen laguntzaileak eliza atarian egongo dira 16:30etik 18:30era haurren gutunak jasotzeko.

Sustatuz elkartea arduratzen da Errege Magoen desfilea eta Aste Santuko prozesioak antolatzeaz, betiere Udalarekin elkarlanean.

Edonola ere, antolatzaileen esanetan, urtetik urtera zailagoa da Errege Magoak kalean ikusteko haurrek duten ilusioa betetzea, izan ere, kabalkadan kolaboratzera animatzen diren bolondres kopurua etengabe murriztuz doa, eta horrek asko zailtzen ditu antolakuntza lanak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errege Magoak arratsaldean iritsiko dira Santa Klaratik