Energiari buruzko hitzaldia eskaini zen Plaza Ondon

Plaza Ondon egindako energiaren inguruko heziketa saioa. /  SUDUPE
Plaza Ondon egindako energiaren inguruko heziketa saioa. / SUDUPE

Besteak beste, energia gutxiago nola kontsumitu azaldu zen eta saioaren ostean mokadu bat eskaini zen

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Udalak eta Iraurgi Berritzenek antolatuta, energiaren inguruko hitzaldia eskaini zen asteazken iluntzean Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean.

Energiaren inguruko heziketa saio horretan, besteak beste, energia gutxiago nola kontsumitu azaldu zen eta horretarako dauden aholku praktikoak izan ziren hizpide.

Halaber, fakturetan agertzen diren kontzeptuak ere argitu ziren hobeto ulertzeko. Bertaratu ziren batzuk fakturak eraman zituzten eta galderak egin zituzten berauek hobeto ulertzeko.

Energiaren inguruko hitzaldian, galdera guztiei eman zitzaizkien zegozkien azalpenak Bono sozialaren edota energiarekin loturiko gaien inguruko zalantzak eta galderak argitzeko ere balio izan zuen.

Hitzaldiaren ostean mokadutxo bat eskaini zitzaien bertaratu ziren guztiei.

 

Fotos

Vídeos