Borrar
Primerako pilotariak herriko emakume pilotari gazteekin eta promoziokoak, Laboral Kutxako ordezkariekin. JEXUS ARGAZKIAK
Emakume pilotariek Gurea bete zuten

Emakume pilotariek Gurea bete zuten

Igandeko Emakume Master Cup finalak ondo baino hobeto bete zuen Azkoitiko frontoia

JOAQUIN SUDUPE

AZKOITIA.

Martes, 11 de diciembre 2018, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ez da askotan goraino betetzen Gurea pilotalekua baina igandeko Emakume Master Cup finaletako saioak ondo baino hobeto bete zuen Azkoitiko frontoia.

Giro bikainean jokatu ziren Primera eta Promozioari zegozkien partidak eta ezin hobeto pasatu zuten igande eguerdian jokatu zen jaialdira hurbildu zirenak. Oteiza pilota Elkarteko emakume pilotari gazteak ere parte hartu zuten festa giroan.

Txapelketak, bigarren edizioa zuen aurtengoan eta final bietan nagusitasunez gailendu ziren irabazleak. Ez zen kolorerik egon jokaturiko partiduetan eta horren lekuko, Promozio Mailako finalean, Oihana Orbegozo azpeitiarrak 8 eta 22 galdu zuela Amaia Aldai Bizkaitarraren aurka eta Lehen Mailako finalean, Patri Espinar Usansolotarrak 22 eta 9 irabazi ziola Olatz Arrizabalaga gernikarrari.

Emakume Master Cup txapelketaren antolakuntzak Reyes Azkoitia omendu zuen oroigarri bat emanez. Sariak eta txapelak banatzeko Alex Juaristi Oteiza pilota eskolako arduraduna, Laboral Kutxako ordezkariak eta Javier Zubizarreta alkatea egon ziren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios