Borrar
Jone Zabaleta Estatu Batuetan podiumean eta Bingen Aranbarrik taldekideekin Sub-18 Euskadiko Pista Estaliko txapelketan. YOLANDA-AXIER
Azkoitia

Emaitza ezin hobeak ari dira lortzen azkoitiar korrikalari gazteak

Jone Zabaletak, 3.000ko lasterketa irabazi zuen Estatu Batuetan eta Bingen Aranbarrik Sub-18 Euskadiko txapelketan 800 mtan

JOAQUIN SUDUPE

azkoitia.

Asteazkena, 2 martxoa 2022, 22:35

Comenta

Emaitza ezin hobeak ari dira lortzen azkoitiar korrikalari gazteak. Joan den asteburuan, Jone Zabaletak eta Bingen Aranbarrik dominak ekarri zituzten herrira.

Jone Zabaletak, 3000 metroko lasterketa irabazi zuen Estatu Batuetan. Jone Estatu Batuetako Eastern Kentucky unibertsitatean dago pasa den irailetik, master bat egin eta bertako taldean korrika eginez.

Pasa den asteburuan Lynchbur, Virginian izan zen ASUN izeneko txapelketan parte hartuaz. Asteburu bikaina izan zen Jonerentzat. Ostiralean milako (1.609 metro) finalerdia jokatu zuen larunbateko finalera sailkatuaz.

Larunbat eguerdian, milako finalean 4. postu bikaina lortu zuen eta hori gutxi balitz, handik ordubetera 3.000 metrotako finala zuen bere oinetan. Hasieratik erakutsi zuen bere forma fisiko bikaina.

Lasterketa erditik aurrera indartsu sentitu eta beste guztiak atzean utziaz bakar bakarrik egin zuen lasterketa eta 9.35ean geratu zuen kronoa. Nahiz eta bere denbora hoberena ez izan, nahikoa izan zen txapelketa irabazteko.

Honekin batera pista estaliko denboraldia amaitu du Jonek eta bi aste barru ekingo dio aire libreko pista txapelketari.

Bere aldetik, Bingen Aranbarrik, Sub-18 Euskadiko Pista Estaliko txapelketan hartu zuen parte larunbatean.

Bestalde, 1.500 metrotan hirugarren izan zen brontzezko domina lortuz 800 metrotan urrez-ko domina irabazi zuen. Xeye taldiekin hartzen du parte eta Pedro Muñoz du entrenadorea.

Naiara Tena eta Julen Azpiazu azpeitiar eta talde berdinekuek ere medallistak izen ziren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emaitza ezin hobeak ari dira lortzen azkoitiar korrikalari gazteak

Azkoitia: Emaitza ezin hobeak ari dira lortzen azkoitiar korrikalari gazteak