Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Azkoitia

EITBk 'Oholtza saiorako erromeria eta dantza ikuskizuna hilaren 23an grabatuko ditu, plazan

Ostiral honetan zen egitekoa Imuntzo eta Beloki, herriko beste hainbat talderekin batera, protagonista izango dituen kontzertua baina atzeratu egin da

E.A.

AZKOITIA.

Martes, 6 de mayo 2025, 20:00

Ostiral honetan, maiatzaren 9an, erromeria eta dantza ikuskizuna zeuden iragarrita Herriko plazan, Udalaren eta EITBren eskutik, baina bi astez atzeratzea erabaki dute, eguraldi txarra aurreikusten dela-eta. Beraz, emanaldia 21:30ean izango da baina maiatzaren 23an. Protagonista nagusiak Imuntzo eta Beloki trikitilariak izango dira eta bidelagun izango dituzte Sahatsa Dantza Taldea, Maider Ansa, Iraia Bereziartua eta Ein GO taldea. EITBk osorik grabatuko du emanaldia, telebista katearen 'Oholtzan' saiorako. Programak Euskal Herriko dantza eta musika emanaldiak ditu ardatz eta oraingoan, Azkoitira ekarriko dituzte kamerak.

Kontzertua Herriko plazan denez, doan da, eta bertaratzen direnek dantzarako gonbitea ere izango dute. Sahatsa taldeko dantzariek, besteak beste, Fandangoa, Arin-Arina, San Antonio eta Kalejira dantzatuko dituzte, trikitilariek soinua eta panderoa astintzen dituzten bitartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EITBk 'Oholtza saiorako erromeria eta dantza ikuskizuna hilaren 23an grabatuko ditu, plazan