Eguraldi ederra eta festa giroa nagusi San Andres egunean

Giroa alaitzeko, herriko trikitilari, txistulari  eta dultzaineroen kalejirak, herriko kaleak musikaz  bete zituen. /  SUDUPE
Giroa alaitzeko, herriko trikitilari, txistulari eta dultzaineroen kalejirak, herriko kaleak musikaz bete zituen. / SUDUPE

Egun osoan, plazako arkupetan prestaturiko talo, txistorra, tortila eta abarrek harrera ona izan zuten |

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Aurtengoan, aurreikusitako eguraldi txarra ez zen agertu eguerdira arte eta egun argi eta eguzkitsuarekin batera, giro bikaina eta jende ugari izan ziren protagonistak San Andres eguneko ospakizunean.

Lehendabiziko orduetan hotza eta zeru estaliak izan zen protagonista eta eguraldiak pixka bat jaso arte ez zen jende askorik hurbildu herriko enparantzara. Hala eta guztiz ere, eguerdi aldera, plaza jendez gainezka zegoen eta festa giroa nagusitu zen dudarik gabe.

Egun osoan zehar, herriko plazako arkupetan prestaturiko talo, txistorra, tortilla eta abarrek, harrera ona izan zuten eta azkoitiar ugari hurbildu ziren mokadua hartzera. Ikastetxeetako postuak, egun osoan, etengabean aritu ziren gose eta egarriak asebetetzen.

Ohi den bezala, Plazan jartzen diren txerritxoak predikamendu handia izaten dute eta haur eta ume ugarirentzako, bertaratzea izan zen festako momenturik ederrena.

Ezin ahaztu Txuri Urdin elkarteak antolaturik, marrazki eta tenpera lehiaketak 37. edizioa betetzen zuela eta berorrek izugarrizko kolorea eman ziola San Andres festari. Aurtengoan, 1.000 bat haurrek hartu zuten parte eta herriko bazter eta txoko guztietan ikusi ahal izan ziren artista gazteak.

Bestalde, herriko trikitilari, txistulari eta dultzaineroen kalejirak, herriko kaleak musikaz blai betetzen zituen bitartean, herri kirol jaialdi bikaina eskaini zen enparan-tzan. Larrañaga eta Txikia IV.a aizkolariak eta Goikoetxea, Goenatxo III.a, Karmele Gisasola eta Udane Ostolaza harri jasotzaileak aritu ziren jaialdi bikaina eskaini zutelarik enparantzan. Juanjo Sagastizabalek aurkeztuko zituen egin beharreko lanak. Aipatu behar ere zenbat postu ezberdin jarri ziren plaza Berri, Eliz atari eta Balda plazaren barrena janari, gozoki, arropa, jostailu eta abar luze bat saltzen.

Bazkaldu aurretik, Txuri Urdin elkartearen marrazki eta buztin modela lehiaketako sari banaketa egin zen enparantzan.

Arratsaldean

Arratsaldean, Kontzejupean, Oteiza pilota elkarteak antolatuta, Kon-tzejupe sariaren azken zazpi partidak jokatu ziren. Lehenengo bost bikoteka eta azken biak buruz burukoak izan ziren. Aurtengoa, txapelketaren berrogei eta bostgarren edizioa izan da eta guztira 60 pilotari aritu dira emakumeen Master Cup mailakoek barne.

Gauean, Gurea udal probalekuan, Azkoitiko 'Jota Txikiu' probazale elkarteak antolaturiko San Andres kintopeko idi dema sariko jardunaldia burutu zen. Idi-demak hiru egunetan zehar, jokatuko dira, 22:00etan hasita, 1.650 kiloko Ipintza harriarekin, frontoiko probalekuan.

Guztira, 9 uztarri arituko dira eta pisaketa lanak goizeko 10:00etan burutuko dira, 'Excavaciones Lagunak' dituen instalazioetan. Bigarren saioan, gaur , Jesus Garaizar (Oiar-tzun), Zunbeltxu (Zamudio) eta I. Aurrekoetxea (Loiu) uztarriak arituko dira lanean. Azken saioan, abenduak 3an, astelehena, Oliden (Orio), Isidro Erretegia (Azkoitia) eta I. Lopategi (Birle) uztarrien txanda da.

Más

 

Fotos

Vídeos