Egoitzako langileen egoera «gero eta okerragoa» dela salatu dute
San Jose Egoitzako egoiliar, senide eta langileak elkarretaratu ziren eliz atarian
J.S.
Sábado, 4 de junio 2022, 00:05
Ostegun iluntzean, San Jose Egoitzako langileen egoeraren berri emateko, bertako egoiliar, senide eta langileak elkarretaratu ziren eliz atarian. 200 bat pertsona bildu ziren bertan eta langileen ordezkariek adierazi zutenez, «langileok aspalditik gabiltz 2007tik eguneratu gabe dauden ratioak hobetzeko borrokan, eta gure lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen baten aldeko grebekin, baina ez gaituzte kontutan hartzen. Zerbitzu publiko bat eskaintzen dugu, gehiengoak emakumezkoak gara eta enpresa pribatuen irabaziak lehenesten dira behin eta berriz».
Publicidad
Behin eta berriz errefortzuak eskatu dituztela eta Egoitzako zuzendaritzak «ratioen aitzakia jartzen du langile gehiago ez kontratatzeko», azpimarratu zuten. Besteak beste, «etengabe eta azken momentuetan egutegiak aldatzen dizkigute, eta hori gutxi balitz ordu gehiago sartu behar izaten ditugu egoiliarrak behar bezala artatzeko. Gure errealitatea da langileen %60a baino gehiago lanaldi partzialekin dagoela eta horrek enpresaren beharrizanetara egokitu behar izatea dakar, behin eta berriz», adierazi zuten ere ostegunean.
Egoiliarrei, kalitatezko zaintza eskaintzeko langile gehiago behar direla zioten eta «gaur gaurkoz eskatzen zaigun zerbitzua behar bezala betetzen dugu, baina hau egoitzako langileon izerdi eta esfortzuari esker da, eta ezingo dugu luzaroan erritmo hauetan iraun. Emozionalki eta fisikoki oso kolpatuta gaude», jakin arazi zuten.
Aitortza zaintza lanei
Egoerak, egoiliarrei zuzenean eragiten diela eta badela garaia «zaintza lanei behar duten aitortza eskaintzeko» zioten eta «herritarroi zer gertatzen ari zaigun» azaltzeko beharra sentitu dutela. Pentsatzen dute geroz eta egoera prekarioagoan ari direla lanean, lan eskubideak galtzen ari direla, geroz eta gutxiago errespetatzen dituztela eta zaintza lana duinak izatetik urruntzen ari direla.
Hau guztiagatik, «Egoitzan ardura duten Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Azkoitiko Udalari arazo larri honi irtenbidea emateko urrats errealak emateko» eskatu zuten, «pertsonak erdigunean jarriko dituen egoitza eredu bat sustatu beharra dago, zaintza publikoa eta kalitatezkoa izan dadin», gaineratuz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión