Egoitza Kalera taldeak bidea jorratzen hasteko eskatzen du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZKOITIA.

Egoitza Kalera taldeak kaleratu duen idatzi baten bidez adierazi du «Udaletxetik jakinarazi digute Gizarte Politikako aldundiko ordezkariekin egindako bileran San Jose egoitzaren gaia hizpide izan dutela eta begi onez ikusten dugu diputaziokoak gurekin egon nahi izatea uda ondoren».

Taldeak dio «komunikatuak dio diputaziokoek jarrera irekia eta prestutasuna azaldu dutela, baina berriro ere lelo berdinarekin azaldu zaizkigu: toki aldatzea ez dela bideragarria epe labur eta ertainean eta hori kontutan hartuta San Jose egoitzan egin daitezken inbertsio posibleak, apartamentu tutelatuen balorazioa, garraio zerbitzu pertsonalizatua martxan jartzea, etab. aipatu dituzte». Egoitza Kalera dio, «neurri horiekin petatxoak jartzea besterik ez dela. Egoiliarrak ezin dira garraioaren menpe egon bizi kalitate duin bat herrian integratuta eramateko! Oztopo handia da adineko pertsonentzat eta herriari gastua sortzen dio».

Eginiko firme bilketaren helburua «eta herritar askoren nahaia, beti izan da pertsona horiek herriko bizitzan integratuta egotea. Epe motzera lortzeko modurik ez izan arren, gutxienez bide hori jorratzen hastea» azpimarratu du eta «gogoa eta nahia jarriz gero gauza asko lortzen omen dira eta hori da gure agintariei eskatzen dieguna».