
Azkoitia
Domusa Teknik ISBk Zamoran jokatuko duen play-offeko partida ikusteko autobusa antolatu du klubakSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Domusa Teknik ISBk Zamoran jokatuko duen play-offeko partida ikusteko autobusa antolatu du klubakE. A.
AZKOITIA.
Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:26
Denboraldiko une erabakigarrienetako bat biziko du Domusa Teknik ISBk datorren larunbatean, maiatzaren 10ean, Zamoran, Espainiako LF Challenge ligatik goi mailarako igoera play-offaren lehen kanporaketako itzulerako partida jokatuko baitu. Aurreko asteburuan, Zamorako Recoletas taldeak 59-62 irabazi zuen Azkoitiko Elkargunean jokatutako joaneko neurketa, baina dena erabakitzeko dago eta norgehiagoka bizia espero da.
Klubak zaleen babesa funtsezkoa dela jakinda, autobusa jarriko du Gaztela eta Leongo hirira bidaiatu nahi dutenentzat. Larunbatean bertan irtengo da, 12:30ak aldera, Azpeitia-Azkoititik, eta partidaren ostean bueltatuko da. Partida 19:00etan hasiko da, eta garailea igoera faseko lauko finalera sailkatuko da.
Gutxienez 30 lagun behar dira autobus zerbitzua martxan jartzeko. Izena emateko gaur, ostegunera arte (15:00etan) izango da epea, eta interesdunek 688 65 71 19 telefono zenbakira deitu beharko dute. Prezioa 20 eurokoa izango da, eta autobusa eta partidako sarrera daude barne.
Bestalde, klubak sare sozialen bidez jakitera eman dunez, Iñaki Merinok, ISBren lehen taldeko entrenatzaileak ez du entrenatzaile bezala jarraituko hurrengo denboraldian. Iraurgi Saskibaloiak bere «profesionaltasuna eta lana» eskertu ditu eta «zorterik onena» opa dio eorkizunean. Halaber, klubak ez du zehaztu nork hartuko duen Gasteizko entrenatzaileak utzitako aulkia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.