Derion 1-2 irabazi eta gero, hiru puntu baliotsu lortu zituzten neskek

Zapatuan jokatuko dute denboraldiko seigarren neurketa. /  ANAI
Zapatuan jokatuko dute denboraldiko seigarren neurketa. / ANAI

Neurketa osotasunean hartuta, merezitako garaipena eskuratu zuten

J. S. AZKOITIA.

Anaitasunak denboraldiko bigarren garaipena lortu du, Derion. Lehen zatian ondo nagusitu ziren zelaian gorrixak, baina aldageletatik bueltan asko sufrituta zaildu egin zitzaien neurketa. Jaso zuten golaren ondoren garaipenaren bila joateko grina erakutsi zuten neskek eta bost minuturen faltan lortu zuten garaipenaren gola.

Pozarren ospatu zuten neskek denboraldiko bigarren garaipena. Merezitako hiru puntu eskuratu zituzten larunbatean, Derioko Ibaiondo zelaian. Lehen 45 minutuetan gehiago izan zen Gorka Zubizarretaren taldea; atzean ondo eta aurrean oso zuzen eta arriskutsu aritu ziren gorrixek.

Markagailuan aurretik

Goiz hartu zuten aurrea neskek. Bederatzigarren minutuan, eskuin hegaleko falta izan zuen Anaitasunak. Irantzu Albizurik atera jaurti zuen eta zuzenean barrura joan zen. Denboraldian lehen aldiz, markagailuan aurretik jartzea lortu zuen taldeak. Huts eta batekoarekin gureak ez ziren kikildu. Ez zuten talde joko handirik egin, zuzen aritu ziren bi taldeak, baina Anaitasuna eraginkorragoa izan zen. Bigarren zatiko lehen minutuetan Anaitasunak ez zuen lekurik aurkitu zelaian. Etxeko jokalariak sendo eta amorru biziz zelairatu ziren, eta 63. minutuan banakoa egitea lortu zuten. Banako emaitzarekin suspertu zen berriz ere Gorka Zubizarretaren taldea eta Ucinek eskuinez ate barrura bidali zuen baloia.

Merezitako garaipena eskuratu zuten Derioko Ibaiondo zelaian. Datorren asteburuan Oiartzun B taldea jasoko du San Juanen. Zapatuan jokatuko dute denboraldiko 6. neurketa eta etxeko bigarren garaipena eskuratzea izango dute helburu. 15:30ean hasiko da norgehiagoka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos