Borrar

Dendarien elkarteko iraileko kanpaina berria bihar hasiko da

Kartillatxo bat betetzen dutenen artean 50 euroko 10 bono zozketatuko dira

Viernes, 13 de septiembre 2019, 01:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herrixen Azkoitiko Dendarien elkarteak kanpaina berria jarriko du martxan bihartik 30ra bitartean. Oraingoan joku berri batekin datoz, ginkana bat. Herrixen dendetan kartillatxo batzuk egongo dira eta 6 zigilu hartzeko tartea dute. Beraz, 6 saltoki desberdinetako zigiluak lortu behar ditu bezeroak. Behin kartilla osatutakoan, bere datuekin bete eta dendetan aurkituko dituen edozein buzoitan bota ahal izango du.

Horrela, urriaren 1ean zozketatuko dituzten edertasun eta ongizatean erabili ahal izateko 10 bonoren zozketan parte hartu ahal izango du. Bono bakoitzak 50 eurotako balioa du eta erabilgarriak izango dira elkarteko masaia, estetika, ileapaindegi, hortz klinika, podologia, optika, belardenda eta parafarmazian. «Kanpainarekin elkartean ongizate, edertasun eta osasunarekin erlazioa duten establezimendu ugari ditugula erakutsi nahi dugu», adierazi dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios