Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Idi dema saria eta herri kirol jaialdia

Viernes, 30 de noviembre 2018, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur, Ander Deunaren egun handia, besteak beste herri kirol jaialdia eta kintopekoen San Andres Idi dema sariaren haisera izango ditugu. Idi-demak hiru egunetan zehar jokatuko dira, 22:00etan hasita, 1.650 kiloko Ipintza harriarekin, frontoiko probalekuan. Guztira 9 uztarri arituko dira eta «denak espresuki, Azkoitira etor-tzeko gonbidatuak dira, goi mailako idiak baino ez dira arituko San Andresetan», dio Aitor Aizpuruak, Azkoitiko Probazale Elkarteko kideak. Pisaketa lanak 10:00etan burutuko dira, 'Excavaciones Lagunak' dituen instalazioetan.

Gaur izango da lehen saioa eta Ipiñarreita (Urretxu), U. Elorrieta (Laukiz) eta Kamiñoko Jatetxea (Muruela) uztarriak arituko dira. Bigarrengoan, bihar Jesus Garaizar (Oiartzun), Zunbeltxu (Zamudio) eta I.Aurrekoetxea (Loiu) uztarriak arituko dira lanean. Azkenik, abenduak 3an, astelehena, Oliden (Orio), Isidro Erretegia (Azkoitia) eta I. Lopategi (Birle) uztarrien txanda izango da.

12:30ean, herri kirol jaialdi bikaina eskainiko da Herriko plazan, aizkolari eta harri-jasotzaileekin. Juanjo Sagastizabalek aurkeztuko ditu egin beharreko lanak. Aizkolariak Larrañaga eta Txikia IV izango dira eta harri jasotzaileak, berriz, Goikoetxea, Goenatxo III, eta Karmele Gisasola eta Udane Ostolaza emakumeak.

Jaialdia aizkolariak hasiko dute enbor bana nork kolpe gutxiagotan ebakiz. Ondoren, harri jaso-tzaileek hartuko dute txanda: Goikoetxeak 125 kiloko zilindrikoa, Goenatxo II.ak 200 kiloko errektangularra, Karmelek 75 kiloko zilindrikoa eta Udanek 50 kiloko errektangularra. Ondoren, berriro, aizkolariak arituko dira enbor bana zutik nork azkarrago ebakiz.

Harri jasotzaileen bigarren txandan, Goikoetxea eta Goenatxo 138 kiloko kubikoa, 2 minutuetan zenek gehiago jaso. Karmele ingudearekin minutu bat eta Udane 40 kiloko kubikoarekin. Aizkolariek, ostean, 6 enbor ebakiko dituzte eta azkenik, harri jaso-tzaileen hirugarren txandan, Goikoetxeak eta Goenatxok 100 kiloko bolarekin agurra, Gisasolak 62 kiloko bolarekin eta Udaneak, 40 kilokoarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios