Danborradako entseguak bihar hasiko dira frontoian

AZKOITIA.

Aurten ere, danborrada egingo da San Andres jaien baitan, azaroak 24ean, larunbata, konkretuki.

Ekitaldi hau prestatzeko, entseguak bihar, azaroak 5ean hasiko dira, Gurea Pilotalekuan. Entseguak, astelehena (gaueko 8etatik 9etara), asteazkena (gaueko 8etatik 9etara) eta larunbatean (goizeko 11etatik 12etara) egingo dira.

Parte hartzaileei gogorarazten zaie baita ere, norberak danborra lotzeko gerrikoa eraman behar duela entseguetara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos