Danborrada, gero eta osasuntsuago

Hamarrak jota abiatu ziren parte-hartzaileak eta berriz ere ospatu zen 1948. urtean jaiotako danborrada herrikoia. /   ARGAZKIAK SUDUPE
Hamarrak jota abiatu ziren parte-hartzaileak eta berriz ere ospatu zen 1948. urtean jaiotako danborrada herrikoia. / ARGAZKIAK SUDUPE

500 parte-hartzaile elkartu zituen, 1948. urtean jaiotako hitzordu arrakastatsuak

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Ondo baino hobeto lagundu zuen eguraldiak eta festa giro ederrean ospatu zen larunbat gauean Azkoitiko danborrada. Gaueko hamarrak jota abiatu ziren kalean barrena 500 parte-hartzaileak eta, beste behin ere, ospatu zen 1948. urtean jaiotako danborrada herrikoia.

Hasieran, Andramari festan

Hasieran, Andramari festa inguruan hasi bazen ere; 2001. urtean San Andresetara aldatu zen eta harrezkero irabazi ditu bai indarra baita ospea ere.

Urrun gelditzen dira haserako parte-hartze kopuru xumeak; hau da 30 bat danbor eta beste 30 barrika. Hainbeste urteetako bide luzean sukaldariak, 'lapitzeroa', erreginak, 'gastadoreak'... galdu egin dira baina danborradak irabazi duena oso garrantzizkoa izan da, herritarren mirespena eta parte hartzeko gogoa. Anaitasuna futbol taldearen baitan jaio zena, orain hamar konpainia dotorek osatzen dute eta danbor hotsez estaltzen dute herria. Danborradak betiko ibilbidea egin zuen, plazatik igaro, Balda plazan geldiunea egin, Julio Urkixotik barrena, berriz plazara abiatuz eta azkenik frontoian bukatzeko. San Andres atariko festa koloretsua osatu zuten berriro ere.

 

Fotos

Vídeos