
Azkoitia
Le Cercle de I'Harmonie orkestraren kontzertura joateko autobus zerbitzuaSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Le Cercle de I'Harmonie orkestraren kontzertura joateko autobus zerbitzuaS. U.
azkoitia.
Lunes, 31 de marzo 2025, 19:58
Kursaal Eskura egitasmoak, aldian aldian doako autobus zerbitzua eskaintzen du herritarrentzat, Kursaaleko emanaldietara joan-etorria egiteko. Oraingoan, Le Cercle de I'Harmonie orkestraren kontzertura joateko proposamena luzatu du. Apirilaren 8an izango da arratsaldeko 19:30ean.
Jérémie Rhorer-ek zuzenduta, Gaëlle Arquez mezzosopranoa izango da eszenatokian. XVIII eta XIX. mendeetako konpositore ezagunenen aria xarmangarrienak eskainiko dituzte 'Amor Furor' izeneko kontzertuan.
Emanaldiaren egunean, apirilaren 8an, autobusa 18:00etan aterako da Azkoititik, Julio Urkixo 7 kaleko geralekutik (Eroski Consum ondotik). Izena emateko ondorengo urratsak jarraitu be-harko dira: Kursaal Elkarguneko www.kursaal.eus webgunearen bidez kontzerturako sarrera erosi behar da.
Eta behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, autobuseko tokia erreserbatu beharko dute Azkoitiko udaleko kultura sailera deituta (943 85 71 70 telefono zenbakia) edo kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita. Izena emateko azken eguna apirilaren 3a da.
Langabetuek eta 30 urtez azpikoek sarrerak hiru eurotan erosi ahalko dituzte. Horretarako, sarrera eta autobusa erreserbatu beharko dituzte, eta kontzertu egunean bertan, Kursaaleko leihatilan adina edota lan egoera egiaztatu ondoren, egingo dute ordainketa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.