Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Azkoitia

Buruz buruko final zortzirenetako bi kanporaketa eta binakako partida bat, bihar Gurean

S. U.

Azkoitia.

Miércoles, 2 de abril 2025, 20:16

B Serieko Buruz Buruko final zortzirenetako bi kanporaketa jokatuko dira bihar ostirala, hilak 4, Azkoitiako Gurea pilotalekuan, txapelketari hasiera emanez. Joseba Ezkurdia eta Iker Larrazabal izango dira partida nagusian. Alberdi II.a eta Aldabe zortzirenetako B Serie txapelketako bigarren kanporaketan arituko dira.

Hirugarren partidan, berriz, eskuz binakakoa, Bakaikoa-Aranguren eta Egiguren V.a- Erostarbe, hau txapeletatik kanpokoa da.

Hitzordurako sarrerak salgai daude entradasfronton.com atarian. Harmailetako sarreren prezioa 20 eurokoa da, eta kantxako sarrerena berriz, 35 eurokoa.

Pilota partidak Gurean

Gaur osteguna, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Gipuzkoako lau eta erdiko eskuzko partidak jokatuko dira. Kadeteen lehen mailan, Julen Etxaniz eta Dorronsoro (Ataun) neurtuko dira eta Nagusien 1 mailan, Mikel Aranbarri - Egiguren (Ilunpe).

Bestalde, nagusien 1. mailako Gipuzkoako txapelketako gomazko paletako finalerdia: Iker Epelde - Arregi (Beotibar).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Buruz buruko final zortzirenetako bi kanporaketa eta binakako partida bat, bihar Gurean