Buero saria jaso du bigoterik gabe antzerki taldearentzat

Antzerki taldeko kideak sariak jasotzen. /  BIGOTERIK GABE
Antzerki taldeko kideak sariak jasotzen. / BIGOTERIK GABE

AZKOITIA.

Cocacola Fundazioak antolaturiko Buero Sarietako bat Azkoitiko Bigoterik Gabe antzerki taldeak irabazi du duela bi urte estreinatutako 'Shine Again' antzerki musikalarekin. Hori dela eta, taldeko kideak asteburuan saria jasotzen izan dira Senda Vivan (Arguedas, Nafarroa). Araba, Bizkai eta Gipuzkoako obren artean onena izendatu dute 'Shine Again', eskolaz kanpoko mailan. Saria gisa antzerkietarako Led fokua, bakoitzarentzako oroigarria eta Senda Vivan eguna pasatzeko aukera jaso zuten.

Coca-Cola Fundazioak antzerki sari horiek antolatzen ditu gazteen artean antzerkirako zaletasuna zabaltzeko asmoz eta aurtengoa 15. edizioa izan da. Estatuko 14 eta 21 urte arteko 7.000 gaztek eta 350 antzerki taldek hartu dute parte.

Autonomia mailan sari nagusia irabazi ostean, igandean estatu mailan banatuko dituzten sari banaketa ekitaldian parte hartuko dute.