Borrar
Urgente Retenciones en la AP-8 en Zarautz, sentido Donostia, por un accidente múltiple
Gizonezkoen ohorezko erregional mailako taldea. ANAITASUNA
Bueltan dira denboraldiko partidak Anaitasunaren talde nagusientzat

Azkoitia

Bueltan dira denboraldiko partidak Anaitasunaren talde nagusientzat

Gizonezkoen ohorezko erregional mailako taldeak Arrasaten jokatuko du; Euskal ligako emakumezkoen taldeak, Hernaniren kontra Txerloian

Sara Utrera

Azkoitia

Miércoles, 8 de enero 2025, 20:14

Gabonetako etenaldiaren ostean, asteburu honetan itzuliko dira Anaitasunaren bi talde nagusientzat euren ligetako partidak.

Gizonezkoen ohorezko erregional mailako taldeak 16. jardunaldiko partida jokatuko du larunbatean. Loren Barbadok zuzentzen duen taldeak Mondragón taldea izango du aurkari aurka jokatuko du, 16:30etik aurrera, Arrasateko Mojategi futbol zelaian.

Azkoitiko gizonezkoen taldea azken jardunaldia Mutrikuren aurka 3-0 irabaztetik dator. Gainera, Gabon egunetan ez du etenik izan, Lagun Onaken aurka lagunartekoa jokatu baitzuen pasa den larunbatean Garmendipen (3-2 galdu zuen).

Anaitasunaren gizonezkoen talde nagusia sailkapen orokorreko zazpigarren tokian dago 25 punturekin, eta bere aurkaria 16. postuan dago, jaitsiera postuetatik gertu, 13 punturekin. Loren Barbadoren mutilak etxetik kanpo hiru puntuak lortzen saiatuko dira, sailkapenean gora egiteko.

Emakumezkoak etxean

Emakumezkoen taldeak etxean jokatuko du Hernaniren aurka. Mikel Barquerok entrenatutako Euskal Ligako taldeak 17. jardunaldia jokatuko du larunbat honetan, hilak 11, 16:30etik aurrera, Txerloian. Azkoitiarrak 12. postuan daude egun sailkapen orokorrean, 19 punturekin, eta aurkaria hiru postu gorago dago, bederatzigarren postuan, 25 punturekin.

Geldialdiaren aurretik, azken partida irabaztetik datoz bi taldeak, eta pasa den denboraldian, Anaitasunaren eta Hernaniren arteko bi partidak berdinketarekin amaitu ziren (2-2 etxean eta 1-1 Hernanin). Beraz, oso partida interesgarria izango da larunbatekoa.

Saskibaloia, etxetik kanpo

Bestalde, Azkoitia-Azpeitiako saskibaloi taldeek ere euren partidak izango dituzte. Biele ISBko gizonezkoen taldeak larunbat honetan, hilak 11, jokatuko du Caceres Patrimonio de la Humanidad taldearen aurka, 19:00etan hasita, Caceresen.

Domusa Teknik ISB emakumezkoen taldeak, bere aldetik, Barça CBS taldearen aurka jokatuko du. Hitzordua larunbatean ere izango da, 20:30ean hasita, Sant Feliu de Llobregaten (Bartzelona).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bueltan dira denboraldiko partidak Anaitasunaren talde nagusientzat