Don Bosco Jaia eta aste kulturala ari dira egiten Floreaga ikastetxean

Ikasle Ohien Batasunaren festa egingo dute datorren igandean AB koruaren laguntzarekin. /  FLOREAGA
Ikasle Ohien Batasunaren festa egingo dute datorren igandean AB koruaren laguntzarekin. / FLOREAGA

Igandeko bazkarirako txartelak Lujan dendan eros daitezke | Aste osoan zehar ospatuko dute eta igandean ikasle ohien festaren txanda izango da

JOAQUÍN SUDUPE AZKOITIA.

Floreaga Salestar ikastetxeak Don Bosco jaia eta aste kulturala egingo ditu aste honetan zehar.

Joan den larunbatean, Floreagako Hezkuntza eta pastoralgintza komunitatearen afaria egin zuten Joseba jatetxean. Bertan elkartu ziren, besteak beste, salestarrak, irakasleak, Alai Batzako begiraleak eta Guraso Elkarteko batzordekideak.

Atzo arratsaldean, SMH (Itsas Salbamendua) elkarteko kide batzuk izan zituzten eta horien artean, Azkoitiko Esku Bidez taldeko Nerea Machado eta Mila Larrañaga.

Gaur asteartea, On Bosco Kultur Asteari ekingo diote eta arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara Drangnag-Ri, 6.801 metroko mendiaren igoerari buruz arituko zaie Iñaki Arakistain.

Biharko egitaraua

Bihar asteazkena, 15:30etatik 17:00etara, Marea Urdina Elkarteko Julen Esteban, Pablo Domínguez, Aritz Orbegozo eta Leire Ceciaga arituko zaie. Bitartean, LH eta HHko haurrentzako, Baztartxon, Hodei Magoa arituko da 16:00etatik 16:45etara.

Ostegunean egun osoan zehar, pelikulak, elizkizunak eta txapelketak izango dituzte HH, LH eta DBHko ikasleak.

Otsailaren 3an, berriz, ikasle ohien batasunaren festa egingo dute. Meza izango da Floreagan, 12:00etan AB koruaren laguntzarekin. Ondoren, talde argazkia egingo dute atarian. Bazkaria Hotel Loiolan izango da, 14:00etan.

Urtarrilaren amaierara arte, bazkaritarako txartelak Lujan dendan eros daitezkeela jakinarazi dute, 24 euroren truke.