Udalak Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren egunarekin bat egin du.

Azkoitia

Bollo-trans bertso-saio ibiltaria, Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren eguna ospatzeko

Bertsolariek Aita Madinabeitia plazan jarri dute topagunea, 19:30ean, eta handik Plazaberrira joango dira lehenengo, eta Herriko plazara gero

Sara Utrera

Azkoitia

Miércoles, 25 de junio 2025

Larunbat honetan, ekainaren 28an, Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da, eta Udalak LGTBI+ kolektiboen eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko asmoz, herritarrak gonbidatu nahi ditu Bollo-trans bertso saio ibiltariarekin bat egitera. Saioa bihar, ostiralean, egingo da, 19:30etik aurrera.

Publicidad

Miren Artetxe, Eli Pagola eta Saioa Alkaiza bertsolariak ibiliko dira kantuan, Xabier Etxaniz trikitilariak eta Uxue Kerejeta pandero-joleak lagunduta.

Bertsolariek Aita Madinabeitia plazan jarri dute topagunea, eta handik Plazaberrira joango dira lehenengo, eta Herriko plazara gero. Eguraldi txarra egingo balu, ibilbidea ondorengoa izango da: Elkarguneko tuneletik Azoka plazara, eta handik, Kontzejupera.

Gai-jartzaile batek lagunduta, LGTBI+ ikuspegia oinarri eta feminismoa iparrorratz, inprobisatu, sortu, jolastu eta askotariko gaiak aldarrikatuko dituzte. «Bertso-saio honek gogoeta sorrarazi nahi du, estereotipoak eta aurreiritziak umorez hautsi, oraingo diskurtsoak zalantzan jarri eta, bereziki, primeran pasarazi, giro atsegin eta dibertigarrian», aurreratu dute.

Diagnostikoa

Udalak, Berdintasun arloaren eskutik, LGTBI+ pertsonen errealitateari buruzko diagnostikoa egingo du, irailean hasita. «Helburua da diagnostikoa egin ondoren ekintza-plana lantzea, inork jasan ez dezan bere sexu-orientazioagatik edo genero identitatearengatik, ikusezintasunik, diskriminaziorik edo indarkeriarik», azaldu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad