Bolada onarekin jarraitzen du Anaitasunak Elgoibarren 0-2 irabazi ostean

Garaipen bikaina Mintxeta zelaian lortu zutena. /  MAIALEN ARZALLUZ
Garaipen bikaina Mintxeta zelaian lortu zutena. / MAIALEN ARZALLUZ

Mikel Arzalluz eta Jon Letamendia izan ziren neurketako golegileak

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Duela bi denboraldi egin bezala, Anaitasunak huts eta bi irabazi zuen Elgoibarko Mintxeta zelaian. Lehen zatiko minuturik gehienetan nagusi izan zen taldea, baina neurketa bigarren zatiko azken ordu erdian erabaki zuten.

Bigarren zatian Elgoibarrek pare bat ezusteko eman zizkion Anaitasunari, baina Remen atezainaren geldituek eta 66. minutuan eta 93. minutuan gureek egindako golek denboraldiko laugarren garaipena lortzeko balio izan dute.

Partida kontrolpean

Lehen ordu erdian goitik behera nagusitu ziren gorrixak. Presioa behetik hasi zuten etxekoek, eta gureek baloiaren jabetza osoa izan zuten, jokoa hegal batetik bestera mugituz. Ez zuten aukera asko sortzerik lortu, baina partida kontrolpean izan zuten uneoro. Zelai erdian nagusitasuna lortuta, hegaletatik eta bereziki Mikel Arzalluz eta Azkoitia ari ziren aldetik iritsi ziren Elgoibarren area ingurura. 66. minutuan egin zuen Mikel Arzalluzek huts eta batekoa. Gureak aurretik zirela, ez zen abagune garbirik izan bi aldeetan eta ordutik aurrera, jokoa asko moteldu zuen taldeak, lasaitasunez hartuz azken minutuak.

Mikel Aramendik area ertzetik falta jaurtiketa langara bidali ondoren, Jon Letamendia zelairatu berriak baliatu zuen aldaratzea huts eta bikoa egiteko. Garaipen bikaina taldearentzat beti zaila den Elgoibarko Mintxeta zelaian. Lau jardunalditan lau garaipen. Hori da Xabier Artetxeren taldeak 2018-19 denboraldian egin duen aurkezpena.

Hamabi punturekin sailkapeneko bigarren postuan jarraituko du taldeak Eibar taldearen atzetik. Datorren astean arerio gogorra izango dute mutilek, Txerloian. Mondragon taldea jasoko dute.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos