EH Bilduk pentsioei buruzko konpromezua eskatzen dio Udalari

AZKOITIA.

«Gure pentsiodunak borrokan ari dira, azken hamarkadetan ikusi ez diren mobilizazio jendetsuenak eginez. Orain, gizarteak aski esateko garaia iritsi da eta denok elkarrekin guztiz funtsezkoa den pentsio duin baterako eskubidearen alde egin behar dugu» adierazi du Azkoitiko EH Bilduk.

Horren harira, asteazkenean ospatuko den Udal Batzara neurri zehatzak hartzeko konpromisoa eskatzen duen mozioa eramango du.

Alde batetik, pentsiodunen aldarrikapenak babestu eta publikoki beraiei adieraztea. Bestetik, premia larrienean dauden pentsionisten pentsioak osatzeko diru-laguntza sortzeko partida bat jartzeko konpromisoa eskatuko dute.

Plenora joateko deia

«Diru-laguntza hau sortzerako momentuan herriko pentsionisten ekarpena ezinbestekoa izango delarik; herriko pentsionistei dei egiten diegu asteazkenean iluntzeko 19:00etan ospatuko den Udal Batzara etor-tzeko mozio hau babestera» adierazi dute Azkoitiko EH Bilduko ordezakariak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos