EH Bilduk «gogor salatu» du korporazioko kideen soldata igoera

EH Bilduko zinegotziek euren desadostasuna adierazi zuten. /  SUDUPE
EH Bilduko zinegotziek euren desadostasuna adierazi zuten. / SUDUPE

«Azkenean baietza bozkatu diogu puntuari, baina baiezko kritikoa ezin geniolako langileen soldata igoerari ezetz bozkatu» azpimarratuz

J. SUDUPE AZKOITIA.

Herenegun eginiko Udal osoaren ohiko bilkuran, lan zerrendan eta besteak beste, udal langile eta korporazioko kideen 2018ko soldaten igoera zegoen.

Korporazio kideen eta langileen igoeraren inguruan; EH Bilduk bere desadostasuna adierazi du eta «gogor salatu» nahi izan du Udal Gobernuak, korporazioko kideen soldata igoera dela eta, Udal Batzan hartu duen erabakia.

«Korporazioko kideen soldata eta udal langileenarekin batera igotzea erabaki du. Soldata igoeraren lan zerrendako puntuari emendakina aurkeztu diogu korporazioko kideen soldata igoera testutik kentzeko eskatuz baina hau ez da aurrera atera EAJkren aurkako bozkari eta PSE-EEren abstentzioari esker. Azkenean baietza bozkatu diogu puntuari, baina baiezko kritikoa ezin geniolako langileen soldata igoerari ezetz bozkatu» azpimarratu dute.

Gainera, «ez al dute nahikoa 60.000 eurotik gora eta 70.000 eurotik gertu dauden soldatekin? Ezetz ematen du eta %1,5 eta %1,75eko igoera aplikatu diote euren buruari. Bejondeizuela! Urte honetan Javier Zubizarretaren gobernua ia 4.000 euro gehiago kostatuko zaigu azkoitiarroi» adierazi dute

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos