Bigarren postua jokoan dute gorrixek Tolosan

AZKOITIA.

Larunbatean, bigarren postua ziurtatu nahi du Anaitasunako Ohorezko Mailako taldeak, Tolosako Berazubi zelaian. Tolosa hirugarren sailkatua denez, aurkaririk zuzenenarekin jokatu beharko dute Xabier Artetxeren mutilek.

Denboraldia amaitzeko hiru partida falta direnean, Anaitasunak sei puntu atzetik du Tolosa. Taldeak sailkapeneko bigarren postua ziurtatu nahi du, eta horretarako, Tolosan irabazi behar du. Aurten, gainera, bigarren egiteak Hirugarren Mailan jokatzeko aukera eman lezake. Anaitasunak, halere, zuhurtziaz jokatu nahi du balizko egoera horren aurrean, eta gaur gaurkoz ezin du baieztatu bigarren eginda taldea Hirugarren Mailara itzuliko denik.

Zaleak bidelagun izatea nahi du klubak eta horretarako autobusak jarriko ditu Tolosara joan eta etor-tzeko. Liburutegiko geltokitik abiatuko dira 15:15ean Tolosako zelaira. Izena ematea beharrezkoa Tta-kun, Latz eta Dean tabernetan ostiraleko 12:00ak baino lehen.