Bero handia eta giro ezin hobea VI. Duatloi herrikoian

Aurtengoan, Borja Zubizarreta nagusitu zen eta bederatzi emakumek hartu zuten parte./SUDUPE ARGAZKIAK
Aurtengoan, Borja Zubizarreta nagusitu zen eta bederatzi emakumek hartu zuten parte. / SUDUPE ARGAZKIAK

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

Bero handia eta giro ezin hobea izan ziren ostiralean ospaturiko Azkoitiko VI. duatloi herrikoiaren protagonista nagusiak.

50 parte-hartzaile izan zituen aurtengo frogak, 41 gizon eta 9 emakume hain zuzen ere. Arratsaldeko 18:30ean hasi zen duatloia Plaza Berrin eta bertan zegoen helmuga.

Borja Zubizarreta nagusitu zen 18 minutu eta 39 segundoan helmugara iritsi ondoren. Bigarren Garikoitz Olazabal eta hirugarren Beñat Guridi izan ziren. Emakumezkoetan, Amaia Aizpuru izan zen lehena 25 minutu eta 49 segundo, bigarren Nerea Francesek eta hirugarrena Idoia Valencia.