Azkoitia
Berdinki Zirku Garaikideak gurasotasunaren gogoeta ekarriko du BaztartxoraAkrobazia artean aurkeztuko du emanaldia 19:00etan, eta sarrerak aurrez eskura daitezke entradium.com atarian
E. A.
AZKOITIA.
Ostirala, 21 martxoa 2025, 20:01
Berdinki Zirku Garaikidea konpainiak 'Leinu' ikuskizuna aurkeztuko du gaur, martxoaren 22an, 19:00etan, Baztartxo Antzokian. Sarrerak aurrez eskuratu nahi izanez gero, salgai daude entradium. com atarian.
Akrobazia artean, emanaldiak 40 urteren bueltan dabilen bikote bat du protagonista. Guraso izateko nahiak krisi egoerara eramango ditu, zalantzak eta beldurrak aurrez aurre jarriz.
Berdinki konpainiak, gorputzen oreka eta desoreka jokoekin, gurasotasunaren inguruko gogoeta intimo batera gonbidatzen gaitu.
Irati Gonzalez Jaimerenak eta Koldo Arakistain Irazustak osatzen dute Berdinki Zirku Garaikidea konpainia. Bikote akrobatiko artistikoa da eta konpaina propioa osatu zuten 2019an. Ondoren, Zirku eskola bat sortzeko pausoa eman zuten, eta egun hori kudeatu eta bertan ikastaroak emateaz gainera, herri ezberdinetako plazetan ere aritzen dira emanaldiak eskaintzen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa edo TxalapART produkzioak bezalako entitateekin elkarlanean aukera ere izan dute azken urteotan.