Azkoitia
Banatu dira V. Hike eizan! bertso paper lehiaketako sariakEli Aizpuru
AZKOITIA.
Lunes, 30 de junio 2025, 20:26
V. Hike eizan! bertso saioa egin berri da Elkargunean. Eneritz Artetxe, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Jesus Mari Irazu aritu ziren aurrena bertsotaneta ondoren bertsopaper lehiaketako sariak banatu ziren. Honakoak dira sarituak:
Helduen mailan, lehenengo saria Iñigo Legorburu Arregi hernaniarrak jaso zuen eta bigarrena, Juan Ramon Alberdi Ibarmia azkoitiarrak. Azkoitia saria, helduetan, Naia Arrizabalaga Arrietak etxeratu zuen. Gazteen mailan, Oier Juaristi Agirrebeña azkoitiarrak lortu zuen saria.
Umeen mailan, bertso-sorta onenaren saria Mikel Zabala Tolosa errezildarrak jaso zuen, eta haurren kategorian, Azkoitia Saria, Nora Arrizabalaga Arrietak.
Udalak Hike eizan! lantaldearekin, Erniarraitz Bertsozale elkartearekin eta Badihardugu Euskara Elkartearekin elkarlanean garatzen du hitanoa sustatzeko proiektua.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.