Azkoitia
Azkoitiko Udalak izena eman du maiatzean egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioanSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Azkoitiko Udalak izena eman du maiatzean egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioanEl Diario Vasco
azkoitia.
Martes, 21 de enero 2025, 20:04
Euskaraldiaren laugarren edizioa iritsi da. Aurten, estrainekoz udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era alegia, eta Azkoitiko Udalak, entitate gisa, eman du jada izena. 'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean, hiztunen hizkuntza ohituretan eragitera eta euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua elikatzera dator beste behin Euskaraldia.
Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua, 2018an abiatu zen Euskal Herriko milaka parte hartzailerekin. 11 eguneko ariketa kolektiboa tokian tokiko euskalgintza errotzeko, eta euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak ahalbidetzeko sortu zen, ahobizi edo belarriprest rolez baliatuta.
Edizio berri honen arduradunek aurkezpenean azaldutako moduan, «Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia» nahi dute. Ez dute nahi Euskaraldia egun jakinetara bakarrik mugatzen den ariketa soziala izaterik. «Nazio mailan, euskararen lurralde osoan, eta denok batera egiten dugun dinamika» zabaldu egin nahi dute, denboran eta gizartean.
Momentuz, herriek eta entitateek dute Euskaraldian izena emateko aukera. Herritarren txanda martxoan izango da, orduan zabalduko baita belarriprest edo ahobizi bezala izena emateko aukera.
Aurten, gainera, Bulego taldeak jarriko dio soinu banda Euskaraldiari, 'Gure Bihotzaren Taupadak' kantuarekin. Arrazoi bat gehiago Azkoitiko herritarrak aurtengo Euskaraldia babesteko eta sustatzeko.
Euskaraldiaren baitan, Euskaraldia Hika ere martxan da, eta Azkoitiko herria ekimen horretara ere batu da hitanoa indartzeko asmoz. Euskaraldian parte hartzeko modu bat da, txapan H-a ipinita. H-ak esan nahi du «nahi baduzu, nirekin hika egin dezakezu».
Euskaraldia Hika ekimena ZirHika taldeak kudeatuko du. Taldearen helburu nagusia hitanoa indarberritzea da, bereziki noka. Justu, Azkoitiko Udalak sustatzen duen Hike eizan! egitasmoak dituen helburu berak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.