Azkoitia
Azkoitiko Udalak bat egin du Zapatu LaranjarekinSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Azkoitiko Udalak bat egin du Zapatu LaranjarekinS. U.
AZKOITIA.
Lunes, 26 de mayo 2025, 20:47
Azkoitiko Udalak bat egin du AEK-k antolatu duen Zapatu Laranjarekin. Maiatzaren 31n ospatuko da, eta egun osoko egitaraua prestatu dute «euskararen eta euskaltzaleon eguna ospatzeko, eta Azkoitiko AEK-ko ikasleak euskaldunon sarean sartzeko» xedez. Egitasmoa gauzatzeko, Udalak 5.000 euroko laguntza ekonomikoa eman dio AEKri.
«Euskara ez dakitenak edota erabiltzen ausartzen ez direnak euskarara erakartzeko saiakera orok Udalaren babesa du, eta Euskara sailetik Zapatu Laranja sustatu nahi izan dugu, euskara ikasleei babesa erakusteko eta euskara ikasi ala ez zalantzan dauden guztiei indarra eman eta animatzeko», dio Euskara zinegotzi Marijose Arregik.
Zapatu Laranjari goizean goiz ekingo zaio. 10:00etan, herriko horma ikusgarri batean murala margotuko dute euskara ikasleek herriko artistekin elkarlanean. 12:00etan, pregoia irakurri eta txupinazoa botako da egunari ofizialki hasiera emateko. 12:30ean, magia ikuskizuna eskainiko da Kontzejupean, familia giroan gozatzeko, eta 14:30ean, bazkaria egingo dute. Arratsaldez, elektrotxarangak alaituko ditu kaleak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.