Azkoitiko seigarren duatloi herrikoia, gaur arratsaldean

Froga herrikoiaren irteera eta helmuga Baldan izango da. / SUDUPE
Froga herrikoiaren irteera eta helmuga Baldan izango da. / SUDUPE

Izen emate epea eguerdiko 12:00etan itxiko da eta Baldan ditu irteera eta helmuga

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

Azkoitiko VI. duatloi herrikoia egingo da gaur arratsaldeko 18:30ean herrian zehar. Izen ematea www.triatloi.org web orrialdean egin behar da eta dohainik izango da. Izena ematerakoan 5€ ordaindu behar dira, baina egunean bertan dortsala hartzerakoan itzuliko dira. Izen emate epea gaur eguerdiko 12:00etan itxiko da. Federatuek har dezakete parte, baina ez dute garaikurrik jasoko, sailkapenean agertuko dira bakarrik. Bi irteera izango dira: 18:30ean irteera lehiakorra eta 18:31ean irteera taldean (Azkoitri Triatloi Klubeko kide baten laguntzaz).

Sailkapen mixtoa

Sailkapen mixtoa egongo da eta kasu honetan, batera egin beharko dute lasterketa osoa. Balda plazan izango ditu irteera eta helmuga. Herriko kaleak zeharkatuko dituzte hasteko korrika, eta bizikletan Munategiko industrialdera egin beharko dute joan-etorria.

Probari ekiteko, birritan egin beharko dute bi kilometroko ibilbidea lasterka. Gero, bizikletan egingo dituzte 5,2 kilometro, eta amaitzeko, kilometro bat egin beharko dute korrika.