Borrar

Azkoitia

Azkoitian egingo du gaur, urteko lehen batzar nagusia UEMAk

E.A.

AZKOITIA.

Viernes, 13 de junio 2025, 20:28

Gaur, larunbata, UEMAko kide diren udaletako ordezkariek batzar nagusia egingo dute Azkoitian, Baztartxo antzokian, 10:00etatik aurrera. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen 2024ko kontu orokorraz gain, 2025-2029ko plan estrategikoa ere aztergai izango dute, besteak beste. Ondoren, udal berriek UEMAko kide izateko egindako eskaerak ere izango dituzte aztergai batzarkideek.

Maiatzeko udal osoko bilkuretan erabaki zuten UEMArekin bat egitea Donamaria (Nafarroa), Ibarrangelu (Bizkaia), Mundaka (Bizkaia), Mutiloa (Gipuzkoa) eta Ormaiztegiko (Gipuzkoa) udalek. Beraz, 118 udal izatera iritsiko da larunbatean UEMA.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azkoitian egingo du gaur, urteko lehen batzar nagusia UEMAk