Azkoitia Bai taldeak lau arlo orokorretan banatu du bere hauteskunde programa

J.S. AZKOITIA.

Udal hauteskundeetako atarian, alderdi politikoak programak ezagutzera ematen ari dira. Azkoitia Bai taldeak lau arlo orokorretan banatu ditu bere iritziz herri beharrak direnak eta horientzako erantzunak.

Ekonomiari dagokionez, hauek dira eginten dituzten proposamenak: tasak, %100a berreskuratzera gerturatu ahal den heinean eta zergak ondoko beste 20 herriren batezbestekoan kokatu.

25 urtetik goragoko asko kutsatzen duten kotxe zaharrei hobariak kendu, historikoak direnei mantendu soilik. Etxe hutsen zerga berreskuratu. Merkatari txikiei hobariak jarri eta ura/zaborrak jaitsi merkatari batzuei. Ekintzailetasuna sustatu. Baserri bideak mantentzeko bermeak eskatu beste herrietan egiten den arabera eta arlo honetan, azkenik, zera galdetzen du; Azkoitian Alkatea eta beste zenbat zinegotzi liberatu behar dira? zer ordainsari izan behar dituzte?

Herria eta hirigintza

Herria eta Hirigintza arloan, Floreagako igogailuaren lehen bi faseak bukatu 2020an. Idiakez ederrari jarraipen zuzena egin eta herriko espaloien irisgarritasuna bermatu. San Martin auzoko aparkalekuak eta herri barruko trafikoa berrantolatu. Bestalde, eskoletako sarrera/irteeretan trafiko arazoak ekidin eta hileta zibilak ezarri. Gainera, beste proiektuen garapena herriaren entzunetara jarri (Igerileku berria, Plaza Berriren txukuntzea, San Martin auzoko irisgarritasuna eta Egoitza herrira jaitsi).

Herri inklusibo eta sostengarriaren arloan; Urola ibaia garbi mantendu eta plastiko erorketak ekiditeko neurriak hartu. -Baso/pinuen fumigazioaz edo beste aukera ezberdinez herria informatu.

Berdintasunean, herriko talde feministarekin harremanak sendotu, jubilatuen bizi-kalitatea hobetu eta etorkinak gure ohituretara molda daitezen, irakaskuntza eta formazioa eskaini. Herriko taldeen laguntzaz, kapazitazio ezberdinak dituzten pertsona denen integrazioa bermatu.

Kultura eta kirolari dagokionez, sariak birplanteatu eta balore inklusibo eta solidarioak bultzatuz. Kultura eta kirol mahaiak eta kirol orientazio zerbitzua ezarri eta toki publikoetan tabakoaren legea betearazi.

Liburutegian, ikasketa gunea eta liburutegia ezberdindu, liburutegi dinamikoa sustatu. Hau da irakurketa erraza bultzatu herritar denentzat, irakurketa taldeak sortu, liburutegira joan ezin duenarentzat, etxera eraman liburutegia.

Kafe antzokia era nahi dute bultzatu, sorkuntza bekak, antzerki eskola babestu, azpi-kontratazioen berrazterketa. (Elkargunea) eta Txerloia eta San Juango futbol zelaien erabilera aztertu.