Borrar
Azkoitiako dantza taldekoak aurreko saio batean. SAHATSA
Azkoitia

Sahatsa dantza taldeak saio berria eskainiko du igande honetan

Hazparneko pilota lekuan duela 2 aste, eta Azpeitiko plazan joan zen astean eskaini ondoren, azkoitiarrek gozatzeko aukera izango dute

Ostirala, 8 uztaila 2022, 00:15

Comenta

Igande honetan, uztailak 10, arratsaldeko 8etan, Sahatsa dantza taldeak 'Sahatsa plazan' emanaldia eskainiko du Azkoitiko Plazan, Azkoitiko udalak antolatutako uztaileko saiotan barne. Hazparneko pilota lekuan duela 2 aste, eta Azpeitiko plazan joan zen astean eskaini ondoren, igande honetan izango dute azkoitiarrek gozatzeko aukera.

Mendezmendeiraunduten 'DantzariDantza' Bizkaiko dan-tzen indarra eta Gipuzkoako hautatutako dantzen bilduma laburra izango dira emanaldiaren atariko aurkezpena egingo dutenak.

'Urrundik heldu naiz' eta 'Gogoaren baitan' doinu entzute-tsuek emango diote bidea ondoren izango den fandango bizi bezain dantzagarri. Lanestosako uztai koloretsuez Bizkaia agurtu eta Sahatsak plazarako taxututako ikuskizunari amaiera emateko, Etxahun Iruriri keinu egingo zaio bere 'Agur Zuberoaz'. 'SahatsaPlazan' irudi eta doinu anitzez gozatutako ikuskizuna.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sahatsa dantza taldeak saio berria eskainiko du igande honetan

Azkoitia: Sahatsa dantza taldeak saio berria eskainiko du igande honetan