Azkoitia Baik 2019ko aurrekontuetarako bere proposamenak aurkeztu ditu

Azkoitia Bai taldekoek proposamenak aurkezten. /   SUDUPE
Azkoitia Bai taldekoek proposamenak aurkezten. / SUDUPE

J.S. AZKOITIA.

Abendu bukaerako udal osoko plenoak datorren urteko aurrekontuak aztertuko ditu. Horren harira, Azkoitia Bai taldeak adierazi du «aurretik esan behar, udal gobernuak eman dizkigun datuen arabera, 2.496.311 euroko diru sarrera bereziak izango ditugula 2019an (42etxebizitza berriren zerga, Fondu Foraletik, mankomunitatetik, Gipuzkoako Urakekin egingo den hitzarmen berritik eta LIDLeko obratik). Beraz 2019rako dirua egon badago».

Gainera «Udal gobernuak aurkeztu dizkigun aurrekontuak berriz 1.300.000 euroko gehikuntza du, beraz ez dakigu non gastatu nahi dituen falta diren ia beste 1.200.000 euroak, behar bada urtean zehar beraiek bakarrik hartuko dute erabakia» diote.

Azkoitia Bai-k «PNV/EAJko aurrekontuei 650.000 euroko gehikuntza egin diogu eta herrian eskaririk eta beharrik gehien dutenei luzatzea pentsatu dugu».

Hauek dira partidak: kantitaterik handiena irisgarritasunera, Floreagako igogailuaren 1.fasearen obra burutzeko erabiltzea nahi dute, 444.305 euro. Errenta baxuko jubilatuentzat, gutxieneko 1.080 euroko diru sarrera izan dezaten, beste partida bat jarri dute, 85.000 euro. Udaleko prentsa zerbitzuaren partida «kentzen dugu, udal gobernuaren propaganda hutserako erabiltzen delako. Beraz Maxixatzeni 15.000 euroko gehikuntza, udalarekin batera, beste zenbait ekintza antolatu ditzan».

Berdintasunean herriko talde feministarekin elkarlanean gastatzeko 10.000 euro. Ingurumen arloko kanpaina indartu eta Urola ibaira plastikoak iritsi ez daitezen 20.000 euro. Ekintzaile berrientzat eta kultura munduko sortzaileentzat ere beste bi partida berri. 60.000 euro eta 12.000 euro. Herriko festa, kultur eta kirol taldeei ere %5eko gehikuntza, 28.365 euro. «Eta azkenik, nola ez, etorkizunean aurreikusten diren obra handientzat (Auzoetara iresgarritasuna, igerileku duina, Plaza berriren berritzea...) parte har-tzea eta galdeketa burutzeko diru partida, +44.329 euro», azpimarratu zuten.

 

Fotos

Vídeos