AZKEN AGURRA LAJA MAISUARI

AZKEN AGURRA LAJA MAISUARI

Herenegun iluntzean ospatu zen parrokian Iñaki Garmendia Gurrutxaga 'Laja' soinujolearen hileta elizkizuna. Ehunka eta ehunka lagun, trikitilari, euskal kulturako jende eta herritar hurbildu Lajari azken agurra ematera. Elizan, Sebastian Lizaso, Angel Larrañaga eta haren seme Andoni Larrañagak bertso bana abestu zuten Lajaren oroimenez eta, trikitilariek 'Euskal gazteak dantzan' fandangoa jo zuten. Irteeran, kalejira batekin eman zioten azken agurra Laja maisuari.