Borrar
Ohitura denez, lasterketaren helmugan San Martingo elizaren kanpaia jo ohi dute korrikalariek. E.A.

Azkoitia

Auzotarrek prest dute jada San Martin auzoko jaiak ospatzeko egitaraua

Mikologia elkarteak eta Ardatz elkarteak antolatuta, San Martin egunean eta ondorengo asteburuan ospatuko dituzte festak

Eli Aizpuru

Azkoitia

Asteazkena, 5 azaroa 2025, 20:31

Comenta

Azaroaren 11, San Martin eguna hurbiltzearekin batera, festa giroa nagusitzen hasi da San Martin auzoan. Aurten, lehen aldiz, bi elkartek —San Martin Mikologi Elkarteak eta Ardatz Elkarteak— egitarau bateratua antolatu dute, auzoko bizilagunek eta bisitariek elkarrekin gozatu dezaten. Urtero legez, San Martin elizan egingo da meza 11:00etan. Egunean zehar kanpai hotsa nagusituko da baina 11:00etatik 11:30era bitartean, meza dela eta, kanpairik ez da joko.

Hilaren 14tik 16ra, jarduera ugari izango dira auzoan. Ostiralean, azaroak 14, festetako asteburuari hasiera emateko, bertso afaria egingo dute Ardatz Elkartean, 21:00etan. Amets Arzallus eta Jon Maia izango dira bertan. 25 euroan eskura daitezke bertaratzeko txartelak Ttakun, Orbela eta Zurt tabernetan (gutxi batzuk geratzen dira).

  • Azaroak 11 San Martin

  • Egun osoan Kanpai festa.

  • 11 00. Meza San Martingo elizan. (11:00etatik 11:30era ezingo da kanpairik jo).

  • Azaroak 14, ostirala

  • 21 00. Bertso afaria Ardatz elkartean, Joan Maia eta Amets Arzallusekin.

  • Azaroak 15, larunbata

  • 10 00etatik aurrera: San Martin mendi lasterketa, Mikologia elkartearen paretik abiatuta

  • 16 00. Mus txapelketa, Ardatz elkartean.

  • Azaroak 16, igandea

  • Goizean, hamaiketakoa eta trikitilarien erromeria, Ardatz elkartean.

  • 16 00. Umeen jolasak.

X. Mendi Lasterketa, berrituta

Hurrengo egunean, azaroak 15, kirola izango da protagonista. Goizaldean egingo dute X. San Martin mendi lasterketa eta aurtengoan berrikuntzak izango dira. Izan ere, helduen eta umeen korrikaldiez gain, gaztetxoena antolatu dute, hau da, 16 urtez azpikoena. Antolatzaileen esanetan, gaztetxoen proban jende pilaketak sahiestea nahi da. Hala ere, «zentzuz» jokatzeko eskatzen dute eta proba aukeratzekorakoan bakoitzak bere gaitasunak «ondo neurtzeko». Izan ere, «ibilbidea gogorra ez bada ere, mendi lasterketa da eta bere zailtasunak ditu», azaldu dute. Honela, 10:00etan, 16 urtetik beherakoentzako 4 kilometroko eta 180 metro positiboko lasterketa izango da.

10:40ean, umeen korrikaldia izango da. 10:50tarako amaituta beharko dute probek, 11:00etan, lasterketa nagusia hasiko baita. 9 km 450 metro positiboko desnibela izango ditu.

Helduen proban parte hartu ahal izateko, izen-emateak 10:00etan egin beharko dira Mikologia Elkartean. Diziplina ezberdinetarako sailkapenak izango dira, eta sariak banatuko dira emakumezko, gizonezko eta bikote mistoetarako. Banaka lehiatzeko asmoa dutenek 15 euro ordaindu beharko dute, eta bikote mistoek, 30 euro. Parte-hartzaileen artean zozketa ere egingo da. Dutxak kiroldegian izango dira, eta helmugan hamaiketakoa eskainiko dute.

Gaztetxoen eta haurren lasterketetan parte hartzeko, aldiz, ez da aurrez inskripziorik egin beharko. Nahikoa izango dute lasterketa hasi baino minutu batzuk lehenago irteera puntura agertzearekin.

Arratsaldean, 16:00etan, Mus txapelketa jokatuko dute Ardatz Elkartean. Bikoteek 15:00etan izena eman beharko dute (25 €).

Sariei dagokionez. irabazleek txapela, garaikurra eta 300 € jasoko dituzte eta 150 euroko saria izango dute bigarrenek. Parte-hartzaile guztien artean zozketak egingo dira.

Azkenik, azaroaren 16an, igandean, festak jarraipena izango du. Trikitilarien erromeria egingo da, eta bertaratzen direnek haragi egosia, txorixoa eta salda izango dituzte eskura Ardatz elkartean bertan. Arratsaldean, 16:00etan, umeentzako jolasak antolatuko dituzte, eta horiekin emango zaie amaiera jaiei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzotarrek prest dute jada San Martin auzoko jaiak ospatzeko egitaraua

Auzotarrek prest dute jada San Martin auzoko jaiak ospatzeko egitaraua