Asteburuko saskibaloia kiroldegian

AZKOITIA.

Gaur eta bihar Azkoitian junior mailako lauko finala jokatuko da. Bertan Alterrek parte hartuko du Baskonia, Bilbo eta Easorekin batera. Maila bereko lauko finala emakumezkoetan Arrasaten jokatuko da eta bertan parte hartuko du Fundibidek.

Bestalde, Juaristik igande arratsaldeko seietan Murtziaren aurka jokatuko du Azkoitian. Lolo Encinasek zuzentzen duen taldea ere une gozoan dago eta igandean maila handiko beste garaipena lortzen saiatuko da bere zaleen aurrean.