Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mesAsteburuan zehar, Urrategi auzoko festak ospatuko dira eta urtero bezala, lagun kuadrilla bat elkartu da eta festa antolakuntzan ari dira. Gaur ostirala, gaueko 22:00etan mus txapelketa azkarraren txanda da. Lehengo bikoteak txapelak, 300 euro eta oparia jasoko du; bigarrenak, 150 euro eta oparia; hirugarrenak Isidro erretegian bi lagunentzako afaria eta oparia; eta, azkenik, laugarrenak bi oilasko eta oparia. Izen ematea Elkartean, txapelketa hasi baino lehen. 20€ bikoteko.
Igandeko goizeko 9:00etan meza eta goizeko 11:00etan meza nagusia. 12:00etan Agin Laburu, Loidisaletxe eta Anjel Larrañaga bertsolarien saioa. 12:30ean Herri Kirolak eta bertan proba konbinatua Urrestilla auzoko Mikel Larrañaga, Xabier Aranburu 'Guzta' eta Urrategi auzoko 'Txikia IV' eta 'Goenatxo III'. 13:30etan Zabale eta Larrañaga trikitilarien saioa. Arratsaldeko 16:30ean Lopene eta bere abereak, ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak. 18:00etan 'Izer Etxetxo', 'Koatei' eta 'Txibilter'-ko astoen arteko dema saioa. Irabazlearentzat saria; 'Lizarri Eraikuntzak' etxeak ipinitako manta izango da. Ondoren Zabale eta Larrañaga trikitilarien erromeria.