Asteburu oparoa izango da saskibaloi zaleentzat

Neskek euskal derbia dute bihar./
Neskek euskal derbia dute bihar.

Guztira bost partida jokatuko dira, eta igandean nesken lehen taldeak Euskal Kopan jokatuko du

AZKOITIA.

Asteburu oparoa dute Azkoitian saskibaloi zaleek. Gaur lau partida eta bihar beste bat izango dituzte kiroldegian.

Gaur 09:00etan Euskal Ligan, junior nesken mailan: Fundibide ISB-Gernika. 13:00etan, Euskal Ligan, kadete mutilak: Grupo Zaher ISB-Baskonia. Arratsaldeko 16:00etan, Euskal Ligan, kadete neskak: Moviltek ISB-Tabirako eta 18:00etan, Gipuzkoako Ligan, junior mutilak: CPK Kaldereria ISB-Arrasate.

Neskan lehen taldea

Igandean, arratsaldeko 18:00etan, Iraurgiko neskan lehen taldeak Euskal Kopako partida jokatuko du.

Euskal Derbyak nesken taldearen aurkezpena etxean egiteko balio izango du. Añares Iraurgik Ibaizabalen aurka Euskal Kopako aurrekanporaketa jokatuko du kiroldegian. Aurredenboraldiko azken txanpan, Katxi Agirrek zuzentzen duen taldeak azterketa zorrotza izango du liga berean arituko den talde indartsuaren aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos