Arrakastatsu hasi dira baratzari buruzko jardunaldiak

Josep Pamies ostiral iluntzean emandako hitzaldian. /  SUDUPE
Josep Pamies ostiral iluntzean emandako hitzaldian. / SUDUPE

Sustraiak Bizirik Elkarteak antolatuta, beste bi jardunaldi geratzen dira

AZKOITIA.

Sustraiak Bizirik Kultur Elkarteak antolatuta eta Udalaren diru-laguntzarekin, ostegunean hasi ziren baratzari buruzko jardunaldiak. 'Herri inguruko baatzak: izendakue, gaur egune eta etorkizune' lemapean jende ugari bildu zen Josep Pamiesen hitzaldira. Egindako aurkezpenean, landareek senda-tzeko duten gaitasunez hitz egin zuen Pamiesek eta aldi berean, bertakoa eta garbia ekoiztu eta kon-tsumitzeko premia azpimarratu.

Gorka Torre eta Jakoba Errekondo hizlariak izango dira solasaldietako hurrengo bi protagonistak. Maiatzaren 17koan, Behorlegiko (Behe Nafarroa) Gorka Torre nekazaria izango da solaskidea.

Azkenik, Jakoba Errekondok, agronomista eta paisajista usurbildarrak, maiatzaren 31n, ostirala, emango du hitzaldia .