Borrar
'Irabazi' antzezlanaren aurkezpena maiatzera atzeratu zen. TXALO
Antzerkiak eta monologoa  maiatzean Baztartxon

Antzerkiak eta monologoa maiatzean Baztartxon

Ikuskizun guztientzako sarrerak, Entradiumen edo udaleko Web orrian erosi ahalko dira

J.S.

azkoitia.

Martes, 20 de abril 2021, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak antolaturik, antzerkia eta monologo ikuskizuna eskainiko dira maiatzean Baztartxo antzokian. Hau da eskaintza; 'Fadoak entzuten zituen gizona' eta 'Irabazi' antzerkiak eta 'Comikazes' monologoa ikusi ahal izango direnak Baztartxo antzokian. Sarrerak, Entradiumen edo udaleko Web orrian erosi ahalko dira

Maiatzaren 8an, Xake Produkzioaken 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzerkia taularatuko dute. Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera joango da, bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako. Antzerkirako sarrerak hilaren 29an jarriko dituzte salgai Entradiumen, 8 euroan.

Maiatzaren 15ean, atzeratutako Jon Plazaolaren 'Irabazi' antzezlanaren aurkezpena egingo da arratsaldeko 19:00etan Baztartxon. Txalo Produkzioaken lana ekarriko du Jon Plazaola aktoreak, eta irabaztearen eta parte hartzearen inguruko gogoeta egingo du. Plazaola inoiz ezer irabazi ez duen Felixen paperean murgilduko da, baina antzokian sari bat jasoko du. Antzerkirako sarrerak apirilaren 15etik aurrera erosi ahalko dira Entradiumen, 8 euroren truke.

Maiatzaren 22, 'Comikazes' gaztelerazko monologo ikuskizuna eskainiko da Baztartxo antzokian, 19:00etan. Comikazes taldea Iñaki Urrutiak, Juan Solok, Alfredo Diazek eta Flipyk osatzen dute. Monologo ikuskizunerako sarrerak maiatzaren 13an jarriko dituzte salgai Entradiumen, 10 euroan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios