Anjel Larrañaga azkoitiarraren liburua eta diskoa aurkeztu dituzte

Bertso eta trikiti munduko lagunak izan ziren aurkezpenean. /  SUDUPE
Bertso eta trikiti munduko lagunak izan ziren aurkezpenean. / SUDUPE

Liburua, eta berarekin datorren diskoa, salgai daude jada 22 eurotan

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Herenegun, Urrategi auzoko elkartean, Anjel Larrañaga Sudupe bertsolari eta pandero jotzaile azkoitiarraren liburua eta diskoa aurkeztu zituzten. Aurkezpenean, Anjel Larrañaga, Joxean Agirre idazlea eta Marta Agirrezabala Lankuko koordinatzailea izan ziren eta bertan, bertso eta trikiti munduko hainbat lagun izan ziren.

Joxean Agirrek idatzitako Anjel Larrañagaren 'Lana festa bihurtuz' liburua argitaratzeko; Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen eta Eusko Jaurlaritzak laguntza izan du.

Lau zatitan banatu da liburua. Lehen zatian, Andoni Egañari eta Anjel Valdesen elkarrizketetan, Larrañagak kanturako edo dantzarako bertsoak egiteko dituen teknikak eta Kupela fenomenoa nola sortu zen azalduko ditu. Bigarrenean, Larrañagaren bizipenak kontatu dira; Mendizabal baserrian jaio zenetik , etxe sorginduen magia, musika eta bertsoz inguraturik.

Bertsoak eta letrak

Hirugarren zatian, berriz, ingurukoen iritziak jaso dituzte. Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakaria, Tomas Soraluze Epelde eta Xabier Alberdi Zabale dira liburuko iritzi emaileak eta azken zatian, orain arte argitaratutako bederatzi diskoen bertsoak eta letrak jaso dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos