Andramari festen atarian jokatzen den Martittera igoera egin zen atzo

Eguraldia lagun izan zuten txirrindulariek. /  SUDUPE
Eguraldia lagun izan zuten txirrindulariek. / SUDUPE

Goizeko 11:00etan, 33 txirrindularik egin zuten irteera eta herrian bueltatxo bat egin ostean, aldapariekin zioten gogotsu

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Atzo goizean, Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak antolaturiko Martittera igoera egin zen plazatik abiatuta.

Urtero, Andramari festen atarian egiten den txirrindularitza festa giro ezin hobean jokatu zen. Goizeko 11:00etan, 33 txirrindularik hartu zuten irteera eta herrian bueltatxo bat egin ostean, aldapari ekin zioten gogor. Eguraldia ere lagun izan zuten eta 13 minutu baino lehen iritsia zen lehenengo txirrindularia. Jabier Unanue izan zen lehena 12.55 denborarekin. Bigarren, Mikel Zendoia izan zen, 13:00 minutu behar izan zituela Martittera iristeko eta, hirugarren, Alberto Astigarraga 13:28 denborarekin.

Euskal Trofeoa

Bestalde, Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak antolatuta ere, astearte goizean egingo da gazte mailako txirrindulari lasterketa. Euskal Trofeoa izango da eta goizeko 09:00etan hasiko da eliz ataritik; muga, plaza Berrin izango du.

 

Fotos

Vídeos