Andramaixetako film laburren lehiaketaren gaia 'euskara' da

Iazko festetako sari banaketaren unea enparantzan. / UDALA
Iazko festetako sari banaketaren unea enparantzan. / UDALA

Lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea ostiralarerarte

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Abian da Andramaixetako VIII. Film Laburren Lehiaketa. Aurten, Euskaraldia egitasmoaren baitan kokatu nahi izan da eta horregatik euskara izango da gai nagusia. Lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea uztailaren 6ra arte luzatuko da eta film laburrak aurkezteko azken eguna abuztuaren 7a izango da. Bi sari banatuko dira. Lehenengo lan sarituagatik 250 euro eta oroigarria jasoko ditu egileak edo egileek, eta bigarren saria lortzen dutenek 150 euro eta oroigarria jasoko dituzte.

Gaia 'euskara' da, lanen iraupena 4-10 minutu artekoa izan behar du eta formatu digitalean eginda egon beharko dute; hau da DVD, CD edo edozein ordenagailu arruntek irakurriko duen formatuan. Hizkun-tza euskara izan beharko du eta lehiaketan 16 urtetik gorakoek har dezake parte. Lanak, originalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute eta Azkoitiko Udaletxeko kultura saila aurkeztu beharko dira. Lehenengo saria lortzen duenak ezingo du ikuslearen saria jaso. Lau film labur baino gutxiago aurkezten badira ez da lehiaketarik izango eta gutxieneko kalitatea berma-tzen duten guztiak 125 euroko dieta izango dute. Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna errespeta-tzen ez dituzten lanak ez dira onartuko.

Film laburren proiekzioa, abuztuaren 15ean, gaueko 22:30ean Herriko plazan, egingo da. Lehenengo saria epaimahaiak erabakiko du eta bigarrena, herritarrek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos